Logo Telur

gure lana

 

geotermi-3_190geotermi-4_189

Elkartruke geotermikoko proiektuak osotasunean garatzen ditugu; hasierako ikerketak edota teknologia egokiaren aukeraketa, baita instalazioaren funtzionamentu aproposaren optimizazioa ere.

Badakigu elkartruke geotermikoko proiektu handi baten garapena, diseinu zehatza eta exekuzio zaindua behar dituen prozesua dela.

Helburua gure bezeroen inbertsioa optimizatzea izanda, prozesua fase ezberdinetan banatzen dugu:


1. Bideragarritasun azterketa

Ikerketa honek instalazioa baldintza geologikoei eta sustatzailearen errekurtso eta beharrei moldatzea du helburu.

Erabiltzen dugun metodologiak honetan datza:

Eraikinen karga eta behar termikoen analisia.
Eraikinaren karga-azterketa oinarri bezala hartuz beronen behar termikoak kalkualtu eta honela lurrari eskatuko diogun energia kopurua ezagutu ahal izango dugu.

Tipologia aukeraketa. Zirkuituaren tipologia kokalekuko geologiaren arabera aukeratuko da; zirkutiu bertikal itxia, horizontal itxia, irekia, oin-egitura geoaktiboak, etabar...Argi ikusten badugu ez dela bideragarria bezeroaren beharrak asetzeko, lehen bait lehen jakinarazten diogu behar baino diru gehiago gastatu ez dezan.

Kokalekueren karakterizazioa.

  • Geología.
    Froga-zundaketak, normalean 100 eta 125 metro sakonerakoak, zutabe geologikoa eraikitzen laguntzen du, baita eraikuntzan aurkitu litezken arazoak atzematen, zirkuituaren exekuzioaren kostua baldintzatzen duena. Bestalde karakterizazio hidrogeologiko eta termogeologikoa errazten du.

  • Hidrogeologia.
    Lurpeko uren gainean izan daitezken eraginak, piezometriaren neurketa, zundaketetan azterketen bitartez ezaugarri hidrogeologikoen ezagupena, bai punpaketa bidez, bai uraren mailaren suspertzea aztertuz edota inflitrazio frogak eginez. Zirkuitu irekiak eraikitzerako orduan oso garratzitsuak suertatzen diren frogak dira guzti hauek.

  • Termogeologia.
    Zirkuituaren dimentsionamendua era zuzenean egiteko parametro termikoak zehaztea da pausu garratzitsuenetarioa. Erabiltzen ditugun metodo nagusiak hauek dira:

    • - Erantzun termikoaren testa. Thermal Response Test (TRT) izeneko rogak zirkutu bertikaletan du eraginkortasuna.
    • - Granulometria, mineralogia, eta "in-situ" egindako eroankortasun termikoa ezagutzeko frogak zirkuitu horizontaletan.

• Instalazioaren aurredimentsionamendua. Instalazioaren ezaugarri nagusiak kalkulatzen ditugu eraikinaren eskariaren koberturen proportzio ezberdinak asetzen dituena.

Alternatiben analisia. Alternatiba bakoitzak izango lituzken kostuen estimazio bat egiten da eta eraginkortasun handiko ohiko sistema batek izango lituzkenekin konparatu, kondentsazio galdara, aire bidezko hozkailua edo sustatzaileak bere eraikinean jartzeko aurreikusiriko beste edozein sistemarekin.


2. Eraikitze proiektua

Bideragarritasun azkerketan ateratako konklusioak oinarri bezala hartuz exekuzio proiektua idazten da . Bertan gure bezeroen beharrak era eranginkorrenean asetzen saiatzen gara, errekurtsoa, obra-egutegia, interfeerentzia, eraikinaren ezaugarri eta aurrikusitako klimatizazio sistemaren arabera.


3. Zirkuituaren eraiketa

Guk eraiki dezakegu dimentsionatu eta proiektatu duguna, aukeraturiko proiektuarekin bat, aurrez zehazturiko kostu eta faseak mantenduz. Honela desbidazioak gutxitu eta lanaren kalitatea ziurtatzen dugu.

4. Beste produktu batzuk

Gainera, honelako lanetan dugun eskarmentuak gure bezeroei informazio baliagarria ematea ahalbidetzen du gai ezberdinetan:

Sistema geotermikoaren integrazioa: Sistema geotermikoa eta beste ohiko sistema energetiko batzuekin konbinaketa egiteko orduan gure bezeroei arreta ematen diegu hartu beharreko erabakiak errazteko, bai auketaketan, erabilera jarraibideak zehazteko orduan edota erregulazio eta kontrol sisteman ezartzeko momentuan.

Instalazioa martxan jartzea. Gure bezeroek beharrezko laguntza daukate, agian zaila suertatu daiteken fase honetan.

Monitorizazio eta optimizazioa. Guk geuk diseinatu eta martxan jartzen ditugu aurrikusitako energia aurrezteak egiaztatzen dituzten kontrol sistemak. Datu hauekin bezeroei aldizkako txostenak helarazten dizkiegu jasotako datuak barne hartzen  dituenak.

Elkartruke geotermikodun sistemen auditoretzak. Eraikitako sistemen diseinu eta ortaera, barauen eta gaiari buruz dauden arau eta gomendioen arteko adostasunaren giaztapena, bai eta ohitura zuzenekin erlazionaturiko edozein gairi buruzkoak.

•Sisteman parte hartzen duen edozein elementuren hornikuntza, muntaia, frogaketa eta egiaztapena: trukatzaileak, kondukzioak, kolektoreak, kamerak, erregistro eta erregulazio arketak,  gela mekanikoak, etabar.

Aholkularitza

Prestakuntza

 

 

 

GP/ Aliendalde Auzunea, 6
48200 Durango · Bizkaia
T: 94 6818916
F: 901706969
info@telur.es

Lehe oharra